Saharako hauts hodeia Tolosaldean

Ataria 2022ko martxoaren 15a

Basamortuko hautsak ez du arazo handirik sortuko hezetasunarekin nahastuko delako, baina asma daukatenek sumatu egingo dutela esan du Euskalmetek.

Eskualdeko herrietan Saharako basamortuko hauts hodeia iritsi dela nabaritu dute gaur. Hego-ekialdeko haizeak ekarri du eta horrek hauts multzoa Euskal Herrira eta iparralderago bultzatuko duela esan du Euskalmetek. Datozen bizpahiru egunetan jarraituko du fenomenoak. Era berean, gaur 00:00ak arte abisu horia dago haizeteengatik, eta herri bat baino gehiagotan izan dituzte ezbehar txikiak, esaterako Villabonan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!