Koronabirusa

15 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko martxoaren 14a

Tolosan 6, Asteasun 4 eta Alegian, Anoetan, Berastegin, Bidania-Goiatzen eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 7tik 13ra 309 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.197 positibo izan dira. 425ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 176 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 26 pertsona ZIUetan, eta azken astean 31 pertsona hil dira COVID-aren ondorioz. Atzokoan, 3.039 test egin zituzten, eta 428 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Baliarrain, Gaztelu eta Larraul daude eremu berdean, eta horiekin batera, Albizturren, Belauntzan, Elduainen eta Ikaztegietan ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 930eko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 608ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 1541ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!