Aiako Harriak ingurura irteera, Oargi Mendi Elkartearekin

Ataria 2022ko martxoaren 14a

Igandean, Aiako Harriak bisitatzeko aukera izango dute eskualdeko mendizaleek, Oargi Mendi Elkartearen eskutik; parte hartu nahi dutenek, osteguna baino lehen eman behar dute izena.

Oargi Mendi Elkarteak irteera berri bat antolatu du martxoaren 20rako (igandea). 9:00etan aterako dira Usabal Kiroldegitik. Arditurriko meategietatik hasiko dute igoera eta bokaminako korridoretik hasi eta bretxako korridoretik jarraituko dute; ondoren, tontor guztietara igo eta berriro Arditurrira jaitsiko dira. 5-6 ordu inguruko itzulia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. "Ez du zailtasun berezirik, baina harrietatik igo eta jaitsi beharko dugu", abisatu dute.
 
Irteeran parte hartzeko asmoa dutenek, osteguna baino lehen eman behar dute izena, oargimendi@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz edo 688 698 642 telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!