Maddi Iturriotz eta Nagore Murua, txapelaren bila

Ataria 2022ko martxoaren 11

Ezkerrean, Nagore Murua, eta eskuinean, Maddi Iturriotz, Intxurre elkarteko Uxue Olano eta Anne Agirre pilotariekin.

Udaberri Sariko gomazko paletako finala izango da jokoan, gaur arratsaldean, Ikaztegietan.

Asteburuan jokatuko den beste final baten berri ematera gatozkizue: Udaberri Sariko emakumezkoen gomazko paletako finala, hain zuzen ere. Hauxe izango da jaialdia:

Partida Ikaztegietako udal frontoian jokatuko da, 20:15ean hasita. Intxurre 2 izenarekin ari dira jokatzen Maddi Iturriotz eta Nagore Murua, eta aurkari Hernani elkartea izango dute; Eider Otaegi, Ekhine Balerdi eta Eli Gutierrez dira bertako partaideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!