Koronabirusa

63 positibo azken egunean

Ataria 2022ko martxoaren 10a

Tolosan 35, Zizurkilen 8, Ibarran 7, Anoetan eta Amasa-Villabonan 3na, Alegian eta Amezketan 2na eta Iruran, Leaburu-Txaraman eta Orexan positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 3tik 9ra 364 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.247 positibo izan dira. 425ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 138 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 30 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 6.252 test egin zituzten, eta 898 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Baliarrain, Larraul eta Orendain daude eremu berdean, eta horiekin batera, Albizturren eta Gaztelun ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 800eko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 456ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 1360koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!