Argazki masiborako eta manifestaziorako deia egin du Itaiak

Ataria 2022ko martxoaren 7a

Martxoaren 8an, bihar, argazki masiboa aterako dute 18:00etan Ibarrako plazan, eta ondoren, manifestazioa egingo dute, 18:30ean Triangulotik abiatuta.

"Emakume langileen bizitzak definitzen dituen egiturazko miseriaren eta biolentziaren aurrean, gaurdanik hasita gure zapalkuntza egoera gainditzeko eta sozialismoa eraikitzeko" antolatzera  deitu du Itaiak, eta iragarri dituen mobilizazioetan bat egiteko eskatu du. "Emakume langileon askapenerako, sozialismoaren eraikuntza" aldarrikatu nahi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!