Koronabirusa

32 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Tolosan 13, Ibarran 6, Bidania-Goiatzen eta Amasa-Villabonan 3na, Alegian, Berrobin eta Zizurkilen 2na eta Iruran positibo bat atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 24tik martxoaren 2ra 129 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.105 positibo izan dira. 413koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 157 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 38 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 5.716 test egin zituzten, eta 815 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Altzo, Baliarrain, Belauntza, Ikaztegieta, Larraul, Orendain eta Orexa eremu berdean daude eta Amezketa laranjan. Horiekin batera, Alkizan ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 437ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 388ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 530ekoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!