Matrakak emakume taldeak, Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo herri eskolak, herri eragileak eta udalak eta Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak antolatu dute egitaraua. Albizturren, Bidania-Goiatzen eta Errezilen izango dira ekitaldiak, martxoaren 5etik martxoaren 14ra arte.
Larunbata 5
Bidania-Goiatz
17:30. Emozioak lantzeko tailerra. 'Ahizpatasuna gorpuztuz'. Maider Avaristo emagin elkartea. Bidania-Goiazko eskolan.
Jarraian. Afaria Bidania Goiatzen.
Asteartea 8
Errezil
San Martin eskolan: Emakume kirolariekin solasaldia (errugbia, trail)
Bidania-Goiatz
Txinkorta eskolan: Emakumea eta itxura fisikoaren presioa hausnartzen.
Albiztur
Albizturko eskolan: irakurketa dialogikoak lantzen
Bidania-Goiatz
19:00. Kalejira musikatua
Jarraian. pintxo jatea Bidania-Goiazko frontoian.
Ostirala 11
Albiztur
21:00. Herriko emakumeen afaria herriko ostatuan. Izena emateko azken eguna martxoaren 9an.
Astelehena 14
Bidania-Goiatz
18:00. Saiaz mankomunitateko emakumeen indarkeriaren kontrako protokoloa lantzen, Bidania-Goiazko erabilera anitzeko gela.