Koronabirusa

Lau positibo berri Iurreamendi egoitzan

Ataria 2022ko martxoaren 1a

51 egoiliarrek eman dute positibo, horietatik lau Tolosako egoitzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, 51 positibo berri zenbatu dituzte gaur Gipuzkoako adinekoen zentroetan. 100 sendatu berri izan dira, eta 2 egoiliar hil dira COVIDaren ondorioz. 2021eko azaroaren 29tik 41 egoiliar hil direla jakinarazi dute.

Tolosaldeari dagokionez, lau positibo berri izan dira, guztiak Tolosako Iurreamendi egoitzan, eta zortzi pertsona daude une honetan COVIDarekin, horiek ere Iurreamendin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!