Koronabirusa

Bost positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko otsailaren 28a

Tolosan 4 eta Bidania-Goiatzen positibo bat atzeman dute azken egunean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 21tik 27ra 102 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.398 positibo izan dira. 467koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 162 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 49 pertsona ZIUetan. Azken astean 79 pertsona hil dira COVID-aren ondorioz. Atzokoan, 2.507 test egin zituzten, eta 299 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Altzo, Baliarrain, Belauntza, Larraul, Orendain eta Orexa eremu berdean daude, eta horiek bezala, Alkizan, Elduainen eta Ikaztegietan ere ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 422ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 507ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 438koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!