Koronabirusa

95 positibo berri

Ataria 2022ko otsailaren 24a

Otsailaren 17tik 23ra 95 positibo zenbatu dituzte eskualdean. Geroz eta gehiago dira berdean dauden herriak, hala ere; Osasun sailaren arabera, Tolosaldeko 28 herrietatik 12 dira azken egunetan positiborik izan ez duten eta berdean dauden herriak. Abaltzisketan, Albizturren, Baliarrainen eta Ikaztegietan ez dute positiborik zenbatu, baina gorrian jarraitzen dute. Tolosako intzidentzia tasak nabarmen egin du behera eta 453,61koa da.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 17tik 23ra 95 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.994 positibo izan dira. 580,26koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 205 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 56 pertsona ZIUetan. Tolosaldeari begiratuta, Aduna, Altzo, Belauntza, Gaztelu, Larraul, Leaburu-Txarama, Orendain eta Orexan ez dute positiborik zenbatu eta eremu berdean daude.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 535,04ko intzidentzia tasa du.

Otsailaren 17tik 23ra bitarteko positiboak:

  • Alegia: 4
  • Alkiza: 1
  • Amezketa: 1
  • Anoeta: 2
  • Asteasu: 4
  • Berastegi: 2
  • Berrobi: 1
  • Bidania-Goiatz: 1
  • Elduain: 1
  • Hernialde: 1
  • Ibarra: 10
  • Irura: 9
  • Lizartza: 1
  • Tolosa: 43
  • Amasa-Villabona: 11
  • Zizurkil: 3

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!