Teknologia Bultzatuz programak emandakoaz aritu dira

Tolosaldeko Ataria 2022ko ots. 23a, 17:11
Enpresetan 4.0 teknologia txertatzea helburu duen programak aurten emandakoa ezagutzeko aukera izan da gaur, Lehiberri zentroan. Azken bi urteotan 14 enpresak parte hartu dute, bakoitzak bere proiektua garatuz, tartean Tolosaldeko Ataria-k.

Pasa den urtean Teknologia Bultzatuz programan parte hartu duten zazpi proiekturen inguruko azalpenak entzun ahal izan dira gaur, Tolosaldea Garatzeneko Lehiberri zentroan.  Tolosaldeko Ataria da proiektu horietako bat eta bertan izan da Iban Urdapilleta kudeatzailea. Proiektua bi zatitan banatu dutela esan du; lehena multimedia plataforma –Tokimedia– inplantatzea izan da eta bigarrena adimen artifiziala txertatzea. Urdapilletak esan du honi esker Ataria-k berak kudeatuko duen multimedia plataforma bat duela eta ez dagoela plataforma handien menpe. Gehitu du plataforma horri esker adimen artifiziala txertatu diotela euren jardunari eta horri esker transkripzio automatikoak, laburpenak, etiketatzeak eta abar garatzeko aukera izan dutela. Zehaztu du proiektua ez dela hemen amaitzen eta erabiltzen joan ahala tresna hobetzeko aukera izango dela.

Tolosaldeko Ataria-z gain, programak emandakoaren berri eman dute honako enpresek: Irurako Egimendi, Lizartzako Kimua, Asteasuko Omicron, Ibarrako Otsabio eta Tolosako Paulino Sorrarain.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!