M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Ibarra, Anoeta eta Iruran autobusak jarri dituzte Lilatoirako

Ataria 2022ko otsailaren 23a

2019an ere autobusez joan ziren ibartarrak Lilatoira.

Iruratik edo Anoetatik autobusez joan nahi duenak bihar du azken eguna apuntatzeko; Ibarran ere izena eman daiteke.

Martxoaren 6an egingo da Lilatoia Donostian, eta eskualdeko hainbat herritatik joango dira emakumeak korri egitera. Anoetatik, Iruratik eta Ibarratik, esaterako, autobusak antolatu dituzte, Donostiara joan eta ondoren bueltan etortzeko.

Ibarratik 09:00etan abiatuko da autobusa, Azkueko biribilgunetik; itzultzeko, berriz, Donostiako autobus geltokitik irtengo da, 13:00etan. Ibarrako Udalak antolatu du, eta zerbitzua doakoa izango da. Izena emateko zerrendak dagoeneko eskuragarri daude Zubiaurre tabernan eta Uzturpe ikastolan.

Irurako Udalak, Anoetako Udalak eta Irura Moretuz emakume taldeak elkarlanean antolatu dute autobusa Lilatoirako. Izen emateak, Iruran (Xare okindegia eta Trinkete taberna) eta Anoetan (Abraham kiroldegia eta Arkupe taberna) egin daitezke bihar arte.

Autobusa Irurako ikastolatik aterako da 09:00etan eta 13:30ean itzuliko da Donostiako autobus geltokitik. Sei euroko prezioa izango du txartelak eta egunean bertan ordaindu beharko da autobusera igo baino lehen. 55 plaza daude eta antolatzaileek jakinarazi dutenez lehentasuna korrikalariek izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!