Koronabirusa

98 positibo azken astean

Ataria 2022ko otsailaren 21a

Geroz eta gehiago dira azken astean (otsailaren 14tik 20ra) positiborik izan ez duten herriak; eskualdeko 28 herrietatik 15. Tolosako intzidentzia tasak nabarmen egin du behera eta 628,87koa da.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 14tik 20ra 98 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.888 positibo izan dira. 741,42koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 273 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 60 pertsona ZIUetan, eta 84 hildako egon dira.

Tolosaldeari begiratuta, aurreko astean Belauntza, Gaztelu eta Leaburu-Txarama bakarrik zeuden eremu gorritik kanpo, baina azken datuen arabera zerrendara gehitu dira Larraul, Hernialde, Bidania-Goiatz eta Altzo. Herri horiez gain, badira gorritik atera ez diren baina azken astean positiborik izan ez duten herriak; Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Baliarrain, Berrobi, Lizartza, Orendain eta Orexa.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 728,37ko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!