Enpresen kudeaketa hobetzeko sei ikastaro eskainiko ditu Lehiberri Eskolak

Ataria 2022ko otsailaren 18a

Martxoaren 3an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste bost eskainiko dira. Interesa dutenek, nahi adina ikastarotan eman dezakete izena.

Eskualdeko enpresetako kudeatzaile nahiz langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu, beste urte batez, Tolosaldea Garatzenen Enpresen Sailak, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean. Jada aurkeztu dute 2022ko programa, eta sei ikastaro eskainiko dituzte guztira, Lehiberri Zentroan.

Martxoaren 3an hasiko da Bezeroen Arretari buruzko ikastaro batekin, eta urtea amaitu bitarte bost saio gehiago egingo dira, kudeaketako esparru gehiagoren inguruan: komunikazioa, proiektuen kontrola, taldeen kudeaketa edota finantzak.

Interesa dutenek, Tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzi dezakete parte hartzeko, eta nahi beste ikastarotan eman daiteke izena.

2022ko programa:

Martxoak 13, 9:00-13:00. Bezero arretari buruzko hitzaldia, doan, Javier Garciaren eskutik, Lehiberri Zentroan.

Martxoak 31, 9:00-13:00. Kostuen kudeaketari buruzko saioa, doan, Sergi Bardajiren eskutik, Lehiberri Zentroan.

Maiatzak 4, 11 eta 18, 9:00-13:00. Nola lortu talde eraginkorrak hitzaldia, Javier Morenoren eskutik, Lehiberri Zentroan.

Ekainaik 2, 9:00-13:00. Hobetu zure komunikazioa Visual Thinking, eskemak eta bestelako erreminta bisualak erabiliz saioa, doan, Cayetana Arriren eskutik, Lehiberri Zentroan.

Irailak 27, urriak 4 eta 11, 9:00-13:00. Proiektuen kudeaketari buruzko hitzaldia, Cayetana Arriren eskutik, Lehiberri Zentroan.

Azaroak 10, 9:00-13:00. Finantzak, finantzan aditu ez direnentzat saioa, doan, Cristina Elolaren eskutik, Lehiberri Zentroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!