Koronabirusa

Hamalau positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko otsailaren 17a

Amasa-Villabonan eta Tolosan bosna eta Anoetan, Asteasun, Berastegin eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 10tik 16ra 136 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.770 positibo izan dira. 1.032koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 312 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 65 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 6.412 test egin zituzten, eta 1.037 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, herri guztiak daude eremu gorrian, Belauntza, Gaztelu eta Leaburu-Txarama izan ezik. Hiru horiekin batera, Aduna, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Hernialde, Larraul, Orendain eta Orexan ez dute positiborik izan azken astean.  Areta Abaltzisketan, Alkizan, Belauntzan, Gaztelun eta Leaburu-Txaraman ez dute positiborik atzeman azken astean. Osasun eremu guztiak gorrian daude.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 983ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 1.064ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 855ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!