Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 7tik 13ra 322 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.421 positibo izan dira, eta 1.393koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Atzokoan, 8.637 test egin zituzten, eta 1.778 positibo izan ziren. Une honetan, 374 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 76 pertsona ZIUetan. Azken astean 108 pertsona hil direla jakinarazi dute.
Tolosaldeari begiratuta, herri guztiak daude eremu gorrian intzidentzia tasari dagokionez, Belauntza eta Gaztelu ezik, eta bi herri horiez gain, Altzon, Bidania-Goiatzen, Hernialden, Larraulen eta Leaburu-Txaraman ez dute positiborik atzeman azken astean. Osasun eremu guztiak gorrian daude. Tolosaren kasuan, 1.268koa da une honetan intzidentzia tasa.