Koronabirusa

44 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Tolosan 18, Amasa-Villabonan 6, Ibarran eta Zizurkilen 4na, Alegian, Anoetan, Berastegi eta Ikaztegietan bina eta Albizturren, Amezketan, Asteasun eta Iruran bana izan ziren atzo.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, otsailaren 3tik 9ra 322 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 14.943 positibo izan dira. 1.956koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 375 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 81 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 8.637 test egin zituzten, eta 1.778 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, herri guztiak daude eremu gorrian, eta Abaltzisketan, Alkizan, Belauntzan, Gaztelun eta Leaburu-Txaraman ez dute positiborik atzeman azken astean. Osasun eremu guztiak gorrian daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!