Lilatoiera joateko autobusa antolatu dute

Ataria 2022ko otsailaren 11

Irura eta Anoetako udalek eta Irura Moretuz emakume taldeak elkarlanean antolatu dute. Otsailaren 24ra arte eman daiteke izena.

Irurako Udalak, Anoetako Udalak eta Irura Moretuz emakume taldeak elkarlanean lilatoiera joateko autobusa antolatu dute martxoaren 6an. Izen emateak, Iruran (Xare okindegia eta Trinkete taberna) eta Anoetan (Abraham kiroldegia eta Arkupe taberna) egin daitezke otsailaren 24a arte.

Autobusa Irurako ikastolatik aterako da 09:00etan eta 13:30ean itzuliko da Donostiako autobus geltokitik. Sei euroko prezioa izango du txartelak eta egunean bertan ordaindu beharko da autobusera igo baino lehen. 55 plaza daude eta antolatzaileek jakinarazi dutenez lehentasuna korrikalariek izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!