Aztertutako proposamen horietako 28 jarri ziren martxan, eta beste bik aurtengo lehen hiruhilekoan emango dute alta. Horrek esan nahi du artatutakoen %22k jarri duela martxan bere enpresa ekimena.
28 enpresa sortu arren, 32 izan dira ekintzaileak, enpresa batzuk Sozietate Mugatu edo Ondasun Erkidego gisa sortu baitira. Hauxe da ekintzaile horien profila:
· 39 urteko batez besteko adina: 23 urtetik hasi eta 53 urtera arteko adin tartea izan dute. 50 urtetik gorako bi pertsona daude, eta 25 urtez azpiko 3.
· Generoa: ia parekide, 17 gizonezko eta 15 emakume.
· Ikasketak: ekintzaileen %48k formazio ertaina du, eta %39k goi mailakoa.
· Lan esperientzia: Guztiek badute, besteentzako lan eginez.
· Tolosan sortu da enpresa gehien, 15 guztira.
Milioitik gorako inbertsio metatua
28 proiektu horiek abian jartzeko guztira egin den inbertsioa 1.095.616,48 eurokoa izan da, proiektu bakoitzeko 39.129,16 euro, batez beste. Horrek, zuzeneko 48 lanpostu sortu ditu, batez beste enpresa bakoitzeko 1,7 lanpostu, alegia.
Inbertsioaren gehiengoa talde sustatzaileen ekarpen propioa izan da: 670.616,48 euro, %61,2. Gainerakoa, finantza erakundeetatik eskuratutako maileguei esker egin ahal izan da: 425.000 euro inguru.
Enpresen jarduera esparrua
Honakoa da enpresen sailkapena, jardueraren arabera:
· Osasun zerbitzuak: fisioterapia zentroa, masaje zentroa, estetika zentroa, psikologia, psikoterapia, coach zerbitzua.
· Merkataritza: loradenda, arropa denda, bizikleta salmenta, bitxitegia, produktu kosmetiko naturalen salmenta, on-line dendak…
· Zerbitzuak enpresentzat: aholkulari juridikoa, ingeniaritza zerbitzuak, komunikazio eta diseinatzaile grafikoak, trafficker digitala, bulego tekniko zerbitzua metal sektorerako, instalazio eta mantentze zerbitzuak.
· Ostalaritza: ostatua, taberna, eramateko janaria...
Tolosaldea Garatzenek doako informazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du, eskualdean enpresa ekimen berriak hasteko. Interesa izanez gero:
· 943 65 45 01.
· Lehiberri Zentrora gerturatu.