Koronabirusa

Osasun sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea

Ataria 2022ko otsailaren 8a

Aiztondoko herri mugimenduak deituta mobilizazioa egingo dute bihar Villabonan, 19:00etan hasita.

Aiztondoko herri mugimenduak deituta osasun sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea egingo dute asteazkenean Villabonan. 19:00etan elkartuko dira Errebote plazan eta bertan «azken hamarkadetako neoliberalismoak, gure osasungintza publikoan ondorio larriak» eragin dituela salatuko dute.

«Osasungintzan inbertitzen ez denean eta osasun langileak hezi, formatu eta kontratatzen ez direnean, herritarron funtsezko eskubidea den zerbitzu publikoa suntsitzen hasten da», esan du herri mugimenduak Aiztondoko udaletan aurkeztutako mozioetan. Besteak beste, Villabonako eta Zizurkilgo udaletan onartu dute mozioa. Pandemiaren aurrean osasungintzako agintariek harturiko lehen erabakia «ardura gainetik kentzea eta bera indibidualizatzea» izan dela diote mozioan.

Horiek horrela, pandemiari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea eta etekin ekonomikoa edo kontrola helburu dutenak baztertzea, osasungintzaren pribatizazioarekin amaitzea eta txertoen patentea publifikatzea eskatuko dituzte elkarretaratzean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!