Koronabirusa

414 positibo berri

Ataria 2022ko otsailaren 7a

Eskualdean urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra 414 positibo zenbatu dituzte, gehienak Tolosan (169). Amasa-Villabonan 51 positibo egon dira eta 42 Zizurkilen.

Osasun sailak emandako datuen arabera, eskualdeko herri guztiak daude gorrian eta baita Tolosaldeko ESIa ere 2.420,42ko intzidentzia tasarekin. Urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra 20.228 positibo zenbatu dituzte, horietako 414 Tolosaldean. 14 eguneko intzidentzia tasa metatu orokorra 2.470,69koa da eta 488 pertsona ospitaleratu dituzte, ZIUetan 91 gaixo daude eta 74 pertsona hil dira.

Jarraian egun horietan atzemandako positiboen kopurua eta parentesian azken eguneko datua:

  • Abaltzisketa: 2 (0)
  • Aduna: 2 (0)
  • Alegia: 17 (3)
  • Albiztur: 6 (2)
  • Altzo: 3 (0)
  • Amezketa: 8 (0)
  • Anoeta: 10 (1)
  • Asteasu: 17 (2)
  • Baliarrain: 1 (0)
  • Berastegi: 9 (0)
  • Berrobi: 6 (0)
  • Bidania-Goiatz: 6 (1)
  • Hernialde: 4 (0)
  • Ibarra: 34 (1)
  • Ikaztegieta: 3 (0)
  • Irura: 6 (0)
  • Larraul: 3 (1)
  • Leaburu-Txarama: 1 (0)
  • Lizartza: 14 (1)
  • Tolosa: 169 (15)
  • Amasa-Villabona: 51( 1)
  • Zizurkil: 42 (5)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!