Koronabirusa

Kalean maskara eramatea ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2022ko otsailaren 4a

Terrazetan hiritarrak eserita, maskarak jantzita, artixboko irudia. J. ARTUTXA

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua.

Datorren asteartean, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera utziko du kalean maskara jantzi beharra agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua. Dekretua asteazkenean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta ostegunean sartuko da indarrean. Ministroen Kontseiluak onartu baino lehen, lurralde arteko ezohiko Osasun Kontseilua egingo dute astelehenean, eta hor hartuko da erabakia.

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun sailburuak gaur goizean eman du erabakiaren berri, SER irratian egindako adierazpenetan. Adierazi du bilakaera epidemiologikoa hobetu izanak emango duela modua maskarak kalean nahitaezkoa izateari utz diezaion. Nolanahi ere, espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten jarraituko du, orain arteko baldintza berberetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!