Koronabirusa

565 positibo berri

Ataria 2022ko otsailaren 3a

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitarte 565 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Herri guztiak daude gorrian eta Orexa da egun horietan positiborik izan ez duen eskualdeko herri bakarra.

Urtarrilaren 27ik otsailaren 2a bitarte 28.105 positibo zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik 565 atzeman dituzte eskualdean. 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa orokorra 2.863,65koa da eta 549 pertsona ospitaleratu dituzte. 88 pertsona dira ZIUetan daudenak. Tolosaldeko ESIak gorrian jarraitzen du ere, 2.916,49ko tasarekin.

Jarraian egun horietan atzemandako positiboen kopurua eta parentesian azken eguneko datua:

  • Abaltzisketa: 2 (1)
  • Aduna: 6 (0)
  • Alegia: 24 (4)
  • Albiztur: 1 (0)
  • Alkiza: 2 (0)
  • Altzo: 3 (0)
  • Amezketa: 10 (1)
  • Anoeta: 24 (2)
  • Asteasu: 18 (3)
  • Baliarrain: 1 (0)
  • Belauntza: 1 (0)
  • Berastegi: 13 (1)
  • Berrobi: 6 (1)
  • Bidania-Goiatz: 8 (1)
  • Elduain: 2 (0)
  • Gaztelu: 2 (0)
  • Hernialde: 2 (0)
  • Ibarra: 48 (6)
  • Ikaztegieta: 5 (0)
  • Irura: 18 (3)
  • Larraul: 1 (0)
  • Leaburu-Txarama: 2 (0)
  • Lizartza: 17 (6)
  • Orendain: 2 (0)
  • Tolosa: 242 (33)
  • Amasa-Villabona: 75 (6)
  • Zizurkil: 30 (2)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!