Koronabirusa

15 egoiliar gehiagok eman dute positibo

Ataria 2022ko otsailaren 1a

Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzetako COVID datuak eguneratu ditu eta Tolosako Uzturre eta Iurreamendin, eta Villabonako Santiago egoitzan 15 egoiliarrek eman dute positibo. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak diren 61 zentroetan 300 positibo berri zenbatu dituzte, 349 sendatu dira eta 4 hildako egon dira. Tolosaldeari dagokionez, Tolosako Uzturre zentroan 11 positibo daude aktibo, 12 positibo berri egon dira eta 18 dira sendatu direnak. Iurreamendin aldiz, 3 positibo aktibo dituzte, 2 positibo berri eta 2 egoiliar sendatu dira. Villabonako Santiago egoitzan 9 dira positibo aktiboak, positibo berri bat dute eta 11 sendatu dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!