Koronabirusa

694 positibo azken astean

Ataria 2022ko urtarrilaren 31

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, urtarrilaren 24tik 30era 694 positibo atzeman dituzte eskualdean, 56 azken egunean.

Pasa den astean, urtarrilaren 24tik 30era, 34.120 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, horietako 694 eskualdean. EAEko 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 3.134,23koa da, eta ospitaleetan 624 pertsona artatu dituzte. ZIUetan 92 pertsona daude eta 137 hildako egon dira, horietatik 75 COVIDaren ondorioz hil direlarik.

ESIak kolore gorrian jarraitzen dute, era berean; Tolosaldekoak 3.177,27ko tasa du, eta zonaldeka Alegiakoak 2.561,43, Ibarrakoak 2.410,41, Tolosakoak 3.078,92 eta Villabonakoak 3.206,21.

Hemen azken astean izandako positiboak herriz herri, eta parentesi artean azken eguneko (urtarrilak 30) kopurua:

  • Abaltzisketa: 5 (0)
  • Aduna: 8 (0)
  • Alegia: 31 (1)
  • Albiztur: 1 (0)
  • Alkiza: 2 (0)
  • Altzo: 7 (1)
  • Amezketa: 17 (1)
  • Anoeta: 44 (3)
  • Asteasu: 20 (3)
  • Baliarrain: 1 (0)
  • Belauntza: 2 (0)
  • Berastegi: 12 (0)
  • Berrobi: 6 (0)
  • Bidania-Goiatz: 5 (2)
  • Elduain: 4 (1)
  • Gaztelu: 2 (0)
  • Hernialde: 3 (0)
  • Ibarra: 48 (4)
  • Ikaztegieta: 7 (0)
  • Larraul: 1 (0)
  • Irura: 22 (2)
  • Leaburu-Txarama: 9 (0)
  • Lizartza: 6 (2)
  • Orendain: 7 (1)
  • Orexa: 1 (0)
  • Tolosa: 284 (22)
  • Amasa-Villabona: 103 (10)
  • Zizurkil: 36 (3)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!