Espero zena egin du Labi aholku batzordeak, hau da, egun indarrean dauden neurriei eustea otsailaren 13ra arte. Hala iragarri du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
Merkataritza gizarte eta kultura jarduerak 01:00eean ixten jarraituko dute, beraz. 02:00etan geldituko dira garraio publikoak.
Azken 14 egunotako intzidentzia tasa jaisten jarraitzen duela adierazi du Sagarduik, baina azken zazpi egunotako datuek erakusten dutela jaitsiera hori moteltzen ari dela. Halere, egunero 5.000 positibo gehiago atzematen ari direla adierazi du. Hori dela eta, neurriei eustea erabaki dute.
Gaur 18:00etarako zegoen deituta Labi batzordearen bileraren osteko agerraldia. Bilera 16:30ean zen hastekoa. Iñigo Urkullu lehendakariak eskatu zuen aurretik neurriei eusteko, eta Batzorde Zientifikoa ere horrekin ados zegoela gaineratu zuen.
Jarraitu irakurtzenBerrian.