2022/01/29 10:00 - 14:00

Errefuxiatu sahararren aldeko bilketa

Errefuxiatu sahararren aldeko bilketa
Tolosa eta Villabonako supermerkatuak, Amasa-Villabona Tolosa

Goizean zehar, Tolosako eta Villabonako supermerkatuetan, janari, higiene produktu eta material bilketa egingo du Tolosaldea Sahararekin elkarteak, saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko. Lekaleak, pasta, arroza, azukrea, olioa, eta atuna eta sardinak oliotan bildu nahi dituzte; baita konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala ere. Eskualdeko gainerako herrietan, otsailaren 4ra arte egingo dute bilketa, ikastetxe, udaletxe eta dendetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!