Koronabirusa

127 positibo atzeman dituzte Tolosaldean azken egunean

Ataria 2022ko urtarrilaren 27a

Tolosan 48, Amasa-Villabonan 20, Anoetan 9, Zizurkilen 8, Alegian 7, Asteasun eta Ibarran 6na, Berastegin 3, Berrobin, Elduainen eta Iruran bina eta Abaltzisketan, Adunan, Belauntzan, Bidania-Goiatzen, Ikaztegietan, Lizartzan, Orendainen eta Orexan positibo bana izan ziren atzo.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, urtarrilaren 20tik 26ra 770 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 34.887 positibo izan dira. 3.551koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 649 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 103 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 15.457 test egin zituzten, eta 6.032 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Baliarrain eta Gaztelu dira azken zazpi egunetan positiborik izan ez duten herri bakarrak, eta, gainera, Gaztelu eremu berdean dago. Gainerako herri guztiak gorrian daude, baita osasun eremuak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!