Koronabirusa

20 positibo berri adinekoen egoitzetan

Ataria 2022ko urtarrilaren 25a

Amasa-Villabonako Santiago egoitzan 17, Tolosako Iurreamendin 2 eta Uzturren positibo bat atzeman dute.

Gipuzkoako adinekoen zentroetan 381 positibo berri atzeman dituztela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horietatik, 20 Tolosaldeko zentroetan izan dira, 17 Villabonako Santiagon eta Tolosako Iurreamendin2 eta Uzturren bakarra.

Zazpi adineko hil dira Gipuzkoako zentroetan azken egunean, eta 374 dira sendatu berriak. Erreferentzia zentroetan, berriz, 41 pertsona daude COVID-arekin. 2021eko azaroaren 29tik 22 pertsona hil dira COVID-aren eraginez, 739 sendatu dira, eta 441 pertsona daude gaitzarekin, aldundiaren datuen arabera.

Tolosaldeko datuei begiratuta, 39 adineko daude une honetan COVID-arekin (19 Santiago egoitzan, 17 Uzturren eta 3 Iurreamendin). Sendatu berriak, berriz, 6 izan dira Iurreamendin eta 3 Uzturre egoitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!