Koronabirusa

404 positibo azken lau egunetan

Ataria 2022ko urtarrilaren 24a

Eskualdeko herri guztiak daude gorrian. Abaltzisketa, Albiztur, Baliarrain, Bidania-Goiatz, Gaztelu, Larraul eta Orendain dira urtarrilaren 20tik 23ra positiborik izan ez duten herri bakarrak.

Osasun sailak eguneratu ditu COVID-19ari lotutako datuak eta horien arabera urtarrilaren 17tik 23ra 34.824 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Azken lau egunetan 730 pertsona ospitaleratu dituzte, 112 daude ZIUn eta 117 pertsona hil dira.

Jarraian, urtarrilaren 20tik 23ra bitarteko herriz herriko datuak eta parentesi artean azken egunekoak:

  • Aduna 3 (2)
  • Alegia 11 (0)
  • Alkiza 1 (0)
  • Altzo 1 (0)
  • Amezketa 5 (0)
  • Anoeta 20 (3)
  • Asteasu 16 (3)
  • Belauntza 1 (0)
  • Berastegi 2 (0)
  • Berrobi 2 (0)
  • Elduain 1 (0)
  • Hernialde  2 (0)
  • Ibarra 27 (3)
  • Ikaztegieta 6 (0)
  • Irura 19 (1)
  • Leaburu-Txarama 1 (0)
  • Lizartza 4 (0)
  • Orexa 1 (0)
  • Tolosa 211 (32)
  • Amasa-Villabona 47 (7)
  • Zizurkil 23 (3)

Euskadin azken 14 egunetako intzidentzia tasa 4.289,56koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 4.484,14ko intzidentziarekin; azpieskualdeka ere egoera ez da hobea gainerako osasun eremuetan, guztiak daude gorrian: Villabonako ESIak 4.640,24ko tasa du, Tolosakoak 4.601,57koa, Ibarrakoak 3.775,03koa eta Alegiakoak 4.020,85koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!