Koronabirusa

117 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko urtarrilaren 20a

Tolosan 49, Ibarran 14, Amasa-Villabonan 12, Iruran 9, Anoetan 8, Alegian, Hernialden eta Lizartzan 3na, Albizturren, Alkizan, Asteasun, Baliarrain, Orendainen eta Zizurkilen bina eta Adunan, Amezketan, Belauntzan, Berastegin, Berrobin, Bidania-Goiatzen eta Ikaztegietan bana izan ziren atzo.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, urtarrilaren 13tik 19ra 939 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 43.246 positibo izan dira. 5.222koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 718 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 122 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 15.766 test egin zituzten, eta 5.782 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Gaztelu da azken zazpi egunetan positiborik izan ez duen herri bakarra. Gsinerako herri guztiak gorrian daude, baita osasun eremuak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!