Marka berri bat, gure eskualdearen onena lau haizetara zabaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2022ko urtarrilaren 24a

Plaza Zaharreko turismo bulego berria aurkeztearekin batera, eskualdearen marka turistiko berria aurkeztu du Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak.

Askotarikoa bezain aberatsa da Tolosaldea. Bada nora joan, zer dasta, zer ezagutu. Baita zer bizi ere. Natura, gastronomia eta kultura dira nagusi; eta sustraiek nola, guztiek dute lurra jatorri.

Tolosaldeak bere sustraiak errespetatu, landu eta bere horretan mantendu ditu belaunaldiz belaunaldi. Baita sustrai horietan oinarritutako egitasmo berritzaileak garatu ere. Eta, horrek guztiak, benetakotasuna ematen dio gure eskualdeari.

Bisitarien begietara autentikoa da Tolosaldea: landa-eremuko bizitza, euskal kulturaren aniztasun eta berezitasuna, naturaguneen lasaitasuna edota bertako produktuen kalitatea bertatik bertara ikusi, sentitu eta dastatzeko aukera eskaintzen baitie turistei.

Hain zuzen, hori guztia islatzea da eskualdeko marka turistiko berriaren xedea.

 

Tolosaldea Turismoa sare sozialetan

Facebook: Tolosaldea Turismoa

Twitter: @tolosaldeaturis

Instagram: @tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!