Koronabirusa

28 pertsona daude COVID-19arekin adinekoen zentroetan

Ataria 2022ko urtarrilaren 18a

Hiru positibo berri atzeman dituzte azken egunean Tolosaldeko zentroetan; Gipuzkoan 130 positibo berri izan dira, eta lau egoiliar hil dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak COVID-19ari lotutako adinekoen zentroetako egoerari dagozkion datuak eguneratu ditu. Horiei begiratuta, atzo 130 positibo berri atzeman zituzten Gipuzkoako adinekoen zentroetan, horietatik, hiru Tolosaldekoetan. Hain justu, Tolosako Iurreamendi eta Uzturre zentroetan eta Villabonako Santiagon positibo berri bana atzeman dute.

Une honetan 28 pertsona daude COVID-19arekin hiru zentro horietan, 19 Uzturre zentroan, 7 Iurreamendin eta 2 Santiagon. Uzturre zentroko 6 egoiliar sendatu direla azken egunetan esan du aldundiak.

Gipuzkoako datuei erreparatuta, 130 positibo berri atzeman dituzte, 133 dira sendatu berriak, eta lau egoiliar hil dira azken egunetan. Erreferentzia zentroetan 41 pertsonak eman dute positibo. Iazko azaroaren 29tik 441 pertsonak eman dute positibo, 366 sendatu dira, eta 15 hil.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!