Tolosaldean ere badu bere ospakizun festa San Sebastianek

Ataria 2022ko urtarrilaren 19a

Berastegi, Berrobi, Leaburu-Txarama eta Orendainen daude San Sebastian ermitak, eta izango da zer ospatua bi herritan behintzat.

Gipuzkoako hiriburuan bakarrik ez, San Sebastianek badu tokia Tolosaldean ere. Guztira lau ermita daude San Sebastiani eskainiak. Urtarrilaren 20a da San Sebastian eguna, eta lau herrietatik bitan behintzat ospatuko egingo dute biharko eguna.   

Berastegi, Berrobi, Leaburu-Txarama eta Orendain herriek dute San Sebastianen omenezko ermita. Berastegin 10:30ean izango dute meza, eta ondoren, ohiko ohiturari eutsiz hamaiketakoa egingo dute. 

Aldiz, Leaburu-Txaraman arratsaldez egingo dituzte ospakizun ekitaldiak. 17:00etan hasitako mezaren ostean, herriko dantzarien saioa izango da ermitaren kanpoan. Eta eguna borobiltzeko parte hartzaile guztientzat merienda izango da herriko Ostatuan.

San Sebastian eguna
Leaburu-Txarama
17:00. Meza izango da  San Sebastian ermitan.
Ondoren. Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
Bukatzeko. Merienda herriko Ostatuan.

Berastegi
10:30. Meza San Sebastian ermitan egingo dute.
Ondoren. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!