Peña II.a eta Tolosa irabazle, asteburuko jardunaldian

Ataria 2022ko urtarrilaren 17a

Eskualdeko pilotariek elkarren aurka jokatu dituzte Binakako Pilota Txapelketaren bederatzigarren jardunaldian. Baiko enpresako partidan, Peña II-Albisu izan ziren irabazle Jaka-Mariezkurrena II bikoaren aurka, eta Aspeko enpresakoan, Ezkurdia-Tolosa izan ziren garaile Altuna III-Martija bikoaren kontra.

Gero eta partida gutxiago falta dira ligaxka amaitzeko eta oraindik emozio handiak bizitzeko aukera izango da binakako txapelketan. Eskualdeko lau pilotariei dagokionez, Baiko enpresan Peña II-Albisu bikoak 13-22 irabazi diote Jaka-Mariezkurrena II bikoteari. Laugarren garaipena lortu dute, beraz, Peña II-Albisuk eta orain bosgarren postuan daude sailkapenean. Jaka-Mariezkurrena II bikoak, berriz, hiru garaipenekin dago eta zazpigarren postuan daude.

Aspe enpresako eskualdeko bi pilotariak euren aurka jokatu zuten, eta Tolosak eraman zuen garaipena. Ezkurdiarekin batera 18-22 irabazi zion Altuna III-Martija bikoari. Ezkurdia-Tolosa bikoteak bigarren garaipena lortu dute eta azken postuan jarraitzen dute sailkapenean. Altuna III-Martija bikoa laugarren postuan dago eta bost garaipen dituzte.

Beste garaipen bat Elizegirentzat

Promozio mailako binakako txapelketan, Elizegi eta bere aurrelari Bakaikoa maila onean jarraitzen dute. Azken partida ere irabazi dute, 22-13 Alberdi-Uriondo bikoaren aurka, eta bederatzi jardunaldietan zortzi garaipen lortu dituzte. Beraz, sailkapenaren buru jarraitzen dute beste astebetez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!