Osasun sailak eguneratu ditu COVID-19ari lotutako datuak eta horien arabera urtarrilaren 12tik urtarrilaren 16ra 59.534 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik 807 izan dira Tolosaldean, eta Gaztelu da azken egunetan positiborik atzeman ez duen eskualdeko herri bakarra. Dena den, 28 herriak daude gorrian, intzidentzia tasa altuarekin. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak pasa den urtarrilaren 11n iragarri zuen protokolo berria ezarriko zuela, eta horri jarraiki proba diagnostiko gutxiago egiten dituzte orain; pasa den igandean 18.766 proba egin zituzten eta atzo 9.820. Orain kalteberatzat jotzen diren kontaktu estuei baino ez zaie egiten proba diagnostikoa, hau da, 70 urtetik gorakoei, immunodeprimituei, haurdun dauden emakumeei, txertoa jarrita ez dutenei eta gaixotasun kroniko moderatua-larria erregistratuta dutenei. Pertsona horiek proba diagnostikoa eskatu behar dute, kontaktu estu diren aldetik.
Jarraian, herriz herriko datuak eta parentesi artean azken egunekoak:
- Abaltzisketa 8 (0)
- Aduna 9 (1)
- Alegia 35 (4)
- Albiztur 5 (1)
- Alkiza 7 (0)
- Altzo 11 (0)
- Amezketa 7 (0)
- Anoeta 29 (2)
- Asteasu 16 (1)
- Baliarrain 2 (0)
- Belauntza 10 (0)
- Berastegi 12 (1)
- Berrobi 10 (2)
- Bidania-Goiatz 7 (0)
- Elduain 7 (0)
- Hernialde 2 (0)
- Ibarra 58 (3)
- Ikaztegieta 11 (1)
- Irura 39 (6)
- Larraul 3 (0)
- Leaburu-Txarama 4 (0)
- Lizartza 6 (1)
- Orendain 1 (1)
- Orexa 2 (0)
- Tolosa 370 (145)
- Amasa-Villabona 86 (8)
- Zizurkil 50 (9)
Euskadin azken 14 egunetako intzidentzia tasa 6.235,46koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 6.326,06ko intzidentziarekin; azpieskualdeka ere egoera ez da hobea gainerako osasun eremuetan, guztiak daude gorrian: Villabonako ESIak 5.974,07ko tasa du, Tolosakoak 7.041,64koa, Ibarrakoak 5.841,09koa eta Alegiakoak 6.105,73koa.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletan, momentu honetan ZIUetan 143 pertsona daude eta 780 ospitaleratuta. Azken egunetan 108 pertsona hil direla jakinarazi du ere, eta COVIDarekin hildakoak 78 izan dira.