Ataria Bertso Jaialdia 2022

Agortu dira sarrerak

Ataria 2022ko urtarrilaren 17a

2021eko Bertso Jaialdiko irudia

Larunbatean izango den Ataria Bertso Jaialdirako sarrera guztiak saldu dira. Ostiralean jakinaraziko da jaialdira gerturatzeko kontuan hartu beharreko informazio guztia.

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du larunbatean. Saioa 18:00etan hasiko da eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Momentuko egoerak baldintzatuta, 500 pertsonak jarraituko dute saioa Leidorren bertan. Jaialdira joango direnek jakin beharreko informazio guztia ostiralean jakinaraziko du Ataria-k.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!