Eneko Maizek trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du

Ataria 2022ko urtarrilaren 14a

Eneko Maiz pilotaria.

Behar Zana elkarteko pilotari billabonatarrak bihar jokatuko du finala, Irurako Ametsa trinketean. Nagusien lehen mailako finala jokatuko du, eta aurkaria EPLE elkarteko Ibon Taberna izango da.

Jaialdia 16:30ean hasiko da, eta lehendabizi, nagusien bigarren mailako finala jokatuko da, Mundarroko John Linaresen eta Azkoitiko Iñaki Azkoitiaren artean. Bigarren partida izango da Maizen eta Tabernaren arteko finala.

Jardunaldi horretan, gainera, beste bi lehia ere hasiko dira Trinketeko Txapelketan: gizonezkoen paleta argentinarrekoa (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak).

Nagusien 1. eta 2. mailan lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 7 talde 2. mailan (multzo bakarra). Martxoaren 6ko asteburuan izango da nagusien 1. mailako finala, eta martxoaren 13koan 2. mailakoa.

Xareko lehia jubenil mailako 3 bikotek jokatuko dute. Eta finala otsailaren 5ean izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!