Osakidetzaren "gainkarga eta utzikeria" salatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2022ko urt. 13a, 14:13
Tolosako osasun zentroan egin dute elkarretaratzeetako bat.

Osasun zerbitzuko lehen arreta "itolarrian" dagoela salatzeko eta Osakidetzari neurriak hartzeko elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroetan.

Sindikatuek deitu dute elkarretaratzea, Osakidetzaren "gainkarga eta utzikeria" salatzeko. Lehen arreta egoera larrian dagoela, eta "aurreko olatuaren bukaeran bota zituzten 4.000 langileak berriz ere kontratatzeko" eskatu dute elkarretaratzean bildu direnak. Villabonako osasun etxeko langileek Beatriz Unzue alkatearen eta Arantza Lopez gizarte zerbitzuetako zinegotziaren babesa jaso dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!