Koronabirusa

875 positibo berri, hiru egunetan

Ataria 2022ko urtarrilaren 13a

Eskualdeko herri guztiek eremu gorrian jarraitzen dute, eta Tolosaldeko ESIaren intzidentzia tasa 7.614,95koa da. Azken egunean, 250 positibo zenbatu dituzte.

Osasun sailak eguneratu ditu COVID-19ari lotutako datuak eta horien arabera urtarrilaren 6tik urtarrilaren 12ra 71.634 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 

Urtarrilaren 10etik urtarrilaren 12ra 875 positibo izan dira Tolosaldean. Jarraian, herriz herriko datuak eta parentesi artean azken egunekoak:

  • Abaltzisketa - 11 (4)
  • Aduna - 10 (0)
  • Alegia - 37 (12)
  • Albiztur - 5 (1)
  • Alkiza - 10 (6)
  • Altzo - 7 (3)
  • Amezketa - 14 (4)
  • Anoeta - 36 (5)
  • Asteasu - 33 (8)
  • Baliarrain - 6 (1)
  • Belauntza - 8 (6)
  • Berastegi - 9 (0)
  • Berrobi - 12 (5)
  • Bidania-Goiatz - 3 (1)
  • Elduain - 4 (9)
  • Gaztelu - 1 (0)
  • Hernialde -  2 (0)
  • Ibarra - 78 (22)
  • Ikaztegieta - 5 (1)
  • Irura - 37  (10)
  • Larraul - 7 (0)
  • Leaburu-Txarama - 4 (0)
  • Lizartza - 5 (2)
  • Orendain - 4 (0)
  • Orexa - 5 (1)
  • Tolosa - 359 (120)
  • Amasa-Villabona 110 (23)
  • Zizurkil - 48 (11)

Euskadin azken 14 egunetako intzidentzia tasa 6.936,77koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 7.614,95ko intzidentziarekin; azpieskualdeka ere egoera ez da hobea gainerako osasun eremuetan, guztiak daude gorrian: Villabonako ESIak 7095,00ko tasa du, Tolosakoak 8.468,23koa, Ibarrakoak 7.473,54koa eta Alegiakoak 7.416,23ekoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletan, momentu honetan ZIUetan 136 pertsona daude eta 807 ospitaleratuta. 

 

Adinekoen egoitzak

Adinekoen egoitzei dagokienez eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera, Amasa-Villabonako Santiago egoitzan COVID kasu aktibo bat dago  eta beste kasu berri bat atzeman dute, eta Tolosan Iurreamendi egoitzan 6 kasu daude aktibo eta 3 kasu berri egon dira eta Uzturre zentroan 25 kasu aktibo daude, 14 kasu berri eta bi egoiliar sendatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!