I. Urtxalle Saria, Karrera eta Jon Urbieta bikotearentzat

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Pasakako txapelketa berria Oiartzungo Kontzejupean jokatu zen larunbatean, eta finaleko lau pilotariak Behar Zana elkarteko kideak izan ziren. Karrera eta Jon Urbietak 13-10 irabazi zieten Lizaso eta Xabier Urbietari.

Lau bikote izan ziren lehian, pasakan eskuz jokatu zen I. Urtxalle Sarian. Finalerdiak jokatu ziren lehenengo eta parte hartu zuten Behar Zanako bi bikoteek finalerako bidea egin zuten. Lehen finalerdian, Lizaso eta Xabier Urbieta bikoteak 3-9 irabazi zion Ziarrusta eta Pantxo Valencia bikoteari. Bigarren partidan, Karrera eta Jon Urbieta bikoteak 2-9 irabazi zioten Uribe eta Beldarraini. 
 
Finalaren aurretik 3. eta 4, postua erabakitzeko partida jokatu zen, eta Ziarrusta-Valencia bikoak 11-8 irabazi zion Uribe-Beldarrain bikoteari.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!