Koronabirusa

Azken lau egunetan 847 positibo zenbatu dituzte

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Eskualdeko herri guztiak daude eremu gorrian, eta Tolosaldeko ESIaren intzidentzia tasa 7.498,05koa da. Azken egunean, 168 positibo zenbatu dituzte.

Osasun sailak eguneratu ditu COVID-19ari lotutako datuak eta horien arabera urtarrilaren 3tik urtarrilaren 9ra 77.628 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 

Urtarrilaren 6tik urtarrilaren 9ra 847 positibo izan dira Tolosaldean. Jarraian, herriz herriko datuak eta parentesi artean azken egunekoak:

  • Abaltzisketa - 6 (1)
  • Aduna - 7 (3)
  • Alegia - 27 (4)
  • Albiztur - 5 (0)
  • Alkiza - 5 (0)
  • Altzo - 7 (2)
  • Amezketa - 6 (1)
  • Anoeta - 28 (4)
  • Asteasu - 10 (4)
  • Baliarrain - 2 (1)
  • Belauntza - 4 (0)
  • Berastegi - 9 (3)
  • Berrobi - 5 (0)
  • Bidania-Goiatz - 6 (0)
  • Elduain - 0 (0)
  • Gaztelu - 3 (1)
  • Hernialde -  1 (0)
  • Ibarra - 70 (9)
  • Ikaztegieta - 3  (0)
  • Irura - 28  (12)
  • Larraul - 2 (2)
  • Leaburu-Txarama - 5 (0)
  • Lizartza - 5 (1)
  • Orendain - 2 (0)
  • Orexa - 4 (0)
  • Tolosa - 467 (104)
  • Amasa-Villabona 97 (11)
  • Zizurkil - 33 (5)

Euskadin azken 14 egunetako intzidentzia tasa 6.600,91koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 7.498,05ko intzidentziarekin; azpieskualdeka ere egoera ez da hobea gainerako osasun eremuetan, guztiak daude gorrian: Villabonako ESIak 6.919,66ko tasa du, Tolosakoak 8.597,92koa, Ibarrakoak 7.460,78ekoa eta Alegiakoak 7.088,61ekoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletan, momentu honetan ZIUetan 142 pertsona daude eta 796 ospitaleratuta. Azken astean 50 hildako egon dira.

Tolosako adinekoen egoitzetan, zortzi positibo

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 115 positibo berri atzeman zituzten atzo adinekoen zentroetan, tartean, Tolosako Uzturre zentroan, 5 positibo berri eta Iurreamendi egoitzan hiru.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!