Urak atera dira Hernialdeko bidegurutzean

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Tolosako Belate auzoa eta Anoeta arteko errepidean, Hernialdeko bidegurutzearen parean atera da Oria ibaia.

Oria ibaia hazita dator eta atzo iluntzean atera zen Hernialdeko bidegurutze parean. Herrigunera igotzeko errepidea itxita dago beraz, eta bizilagunek bertara joateko Anoetako bidea hartu behar dute.

Bizilagunek salatu dutenez, hilabete batean hirugarren aldia da ingurune horretan ibaiak gainezka egiten duela. Neurriak hartzea eskatu dute.

Ibaiaren maila jaitsi egin da azken orduetan eta trenbide azpiko tunelean pilatutako ura beherantz doa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!