Sarek abenduaren 30ean jakinarazi zuen bertan behera utziko zuela Bilbon egitekoa zuen manifestazio jendetsua. Horren partez, gaur, herrietan egingo dituzte mobilizazioak. 17:00etan hasita. Hauek dira eskualderako iragarri dituzten hitzorduak:
- ANOETA: 17:00etan kalejira plazatik.
- IBARRA: 17:00etan plazan.
- LIZARTZA: 17:00etan plazan.
- TOLOSA: 17.00etan Triangulotik manifestazioa.
- BERASTEGI: 17:00etan plazan.
- IRURA: 17:00etan plazan.
- IKAZTEGIETA: 17:00etan zubian.
- ALEGIA: 17:00etan plazako zubi zaharrean.
- AIZTONDO: 17:00etan Zizurkilgo zutabea Joxe Arregi plazatik abiatuko da eta 17:15ean Villabonakoa Irualdetatik.