Koronabirusa

Urtarrilaren 3tik 5era 919 positibo zenbatu zituzten eskualdean

Ataria 2022ko urtarrilaren 7a

Osasun Sailak atzo egin zituen publiko azken egunetako datuak; eskualdeko herri guztiak daude eremu gorrian eta Tolosaldeko ESIaren intzidentzia tasa 5.843koa da. Azken egunean, 299 positibo zenbatu dituzte.

Osasun sailak COVID-19ari lotutako datuak eguneratu ditu. Urtarrilaren 3tik 5era 39.460 positibo zenbatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; horietatik 919, Tolosaldean (azken egunean, 299). 

Urtarrilaren 3tik 5era positiboak herriz herri (parentesi artean azken egunekoak):

  • Abaltzisketa - 6 (0)
  • Aduna - 5 (1)
  • Alegia - 29 (12)
  • Albiztur - 5 (3)
  • Alkiza - 6 (2)
  • Altzo - 4 (2)
  • Amasa-Villabona 107 (43)
  • Amezketa - 14 (6)
  • Anoeta - 43 (13)
  • Asteasu - 26 (10)
  • Baliarrain - 3 (0)
  • Belauntza - 4 (1)
  • Berastegi - 11 (4)
  • Berrobi - 8 (3)
  • Bidania-Goiatz - 17 (5)
  • Elduain - 5 (1)
  • Gaztelu - 4 (1)
  • Hernialde -  9 (1)
  • Ibarra - 95 (19)
  • Ikaztegieta - 20 (6)
  • Irura - 32  (8)
  • Larraul - 3 (3)
  • Leaburu-Txarama - 7 (3)
  • Lizartza - 5 (3)
  • Orendain - 11 (3)
  • Orexa - 6 (3)
  • Tolosa - 384 (122)
  • Zizurkil - 50 (21)

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azken 14 egunetako intzidentzia tasa 5.761,8koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 7.049,94ko intzidentziarekin (bataz besteko honetan Andoaingo ESIa ere kontutan hartzen da). Azpieskualdeka ere egoera ez da hobea; guztiak daude eremu gorrian: Alegiako ESIak 7.297,1eko tasa du, Ibarrakoak 7.154,7koa, Tolosakoak 7.598,83koa eta Villabonakoak 6.982,28koa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan, atzo igorritako datuen arabera, urtarrilaren 5ean 122 pertsona zeuden ZIUetan (hilaren 3an baino 10 pertsona gutxiago), eta 631 ospitaleratuta (kasu honetan, goranzkoa da joera). Urtarrilaren 3tik 5era (biak barne), 355 pertsona ospitaleratu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!