Koronabirusa

Astebetean 2.082 lagun kutsatu dira Tolosaldean

Ataria 2022ko urtarrilaren 3a

Eskualdeko herri guztiak daude eremu gorrian eta Tolosaldeko ESIaren intzidentzia tasa 5.843koa da. Azken egunean, 259 positibo zenbatu dituzte.

Osasun sailak eguneratu ditu COVID-19ari lotutako datuak eta horien arabera abenduaren 27tik urtarrilaren 2ra 67.573 positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, horietatik 2.082 Tolosaldean. 

Abenduaren 27tik urtarrilaren 2ra positiboak herriz herri. Parentesi artean azken egunekoak:

  • Abaltzisketa - 11 (0)
  • Aduna - 39 (1)
  • Alegia - 70 (8)
  • Albiztur - 12 (1)
  • Alkiza - 14 (0)
  • Altzo - 24 (1)
  • Amezketa - 26 (1)
  • Anoeta - 67 (6)
  • Asteasu - 73 (12)
  • Baliarrain - 2 (0)
  • Belauntza - 3 (0)
  • Berastegi - 28 (3)
  • Berrobi - 24 (1)
  • Bidania-Goiatz - 20 (2)
  • Elduain - 7 (0)
  • Gaztelu - 7 (0)
  • Hernialde -  8 (2)
  • Ibarra - 206 (16)
  • Ikaztegieta - 27  (7)
  • Irura - 98  (10)
  • Larraul - 11 (4)
  • Leaburu-Txarama - 16 (1)
  • Lizartza - 17 (3)
  • Orendain - 7 (1)
  • Orexa - 10 (3)
  • Tolosa - 928 (142)
  • Amasa-Villabona 214 (21)
  • Zizurkil - 113 (13)

Euskadin azken 14 egunetako intzidentzia tasa 4.469koa da eta Tolosaldeko ESIak kopuru hori gainditzen du, 5.843ko intzidentziarekin; azpieskualdeka ere egoera ez da hobea gainerako osasun eremuetan, guztiak daude gorrian: Villabonako ESIak 5.843ko tasa du, Tolosakoak 6.402koa, Ibarrakoak 5.930ekoa eta Alegiakoak 5.941ekoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletan, momentu honetan ZIUetan 132 pertsona daude eta 560 ospitaleratuta. Abenduaren 27tik urtarrilaren 2ra 35 hildako egon dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!