Euskal presoek pairatzen duten salbuespenezko kartzela politikarekin amaitzea aldarrikatu dute

Leyre Carrasco 2021eko abenduaren 31

Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek deituta, manifestazio isila egin dute 'Euskal Presoen eskubideak errespetatu, salbuespen neurriak indargabetu!' lelopean Zizurkil eta Villabona artean.

Urtea agurtu baino lehen, aurtengoan ere Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek euskal presoen eskubideen defentsan eta salbuespenezko kartzela politikarekin amaitzea aldarrikatzeko manifestazio isila antola dute Zizurkil eta Villabona artean. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan abiatu da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta bertan, euskal presoek pairatzen duten salbuespenezko kartzela politika gaitzetsi eta Espainiako eta Frantziako estatuei presoen eskubideak bermatzeko beharrezko diren neurriak har ditzatela exijitu dute parte hartu duten herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!