Urtekaria 2021

Lurrarekiko errespetua ardatz, Lurtaro elkartea

Ataria 2022ko urtarrilaren 2a

Aro berri bati ekin diote Tolosaldean, elikadura osasuntsua, ekoizpen eredu duinak eta lantzen den lurrarekiko errespetua ardatz izango dituena: Lurtaro.

Izen hori hartu du elikadura burujabetza bultzatzeko lanean ari den elkarteak. Askotariko pertsonek osatu dute eta proposamen hori gizarteratzen ari dira.

Ibai eta erreken garbiketak, herri ezberdinetan

Tolosa, Amezketa, Ibarra, Amasa-Villabona, Alegia eta Anoetan ibaia eta errekak garbitzen ahalegin handia egin da, eta hondakin mordoa atera dute. Azken lau herri horietan Urzain taldea aritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!