Urtekaria 2021

Hitanoari buruzko azterketa Amasa-Villabonan eta ikastaroa Ibarran

Ataria 2022ko urtarrilaren 1a

Amasa-Villabonako hitanoari buruzko lanketaren aurkezpena.

Amasa-Villabonan hitanoaren egoeraren azterketa egin dute aurten, Uxoa Elustondo eta Ainara Ansa herritarrek. Galdetegi bidezko ikerketa kuantitatiboa osatu dute, eta maiatzaren 11n aurkeztu zituzten emaitzak, Subijana etxean. Ondorio garbia atera dute: azken 30 urteetan Amasa-Villabonan euskararen ezagutza eta erabilera gorabehera gutxirekin mantendu bada ere, hitanoak indarra galdu du erregistro neutro edo zukaren mesedetan.

2021eko azaroan banatu dute galdetegia herritarren artean eta «uste baino erantzun hobea» jaso dutela nabarmendu zuten; guztira, 504 herritarrek erantzun diote galdetegiari. Herritarren %72k hitanoa bultzatzearen aldeko jarrera azaldu du; hau da, hamarretik seiri hika gehiago hitz egitea gustatuko litzaieke. Azterketak ezagutzera eman duenez, baserrian bizi edo familia baserri mundukoa duten herritarrek erabiltzen dute gehien hitanoa. Hortaz, gehiago dira egunerokoan hika entzuten duten amasarrak (%16,3), billabonatarrak (%6,3) baino.

Bestalde, maiatzean zehar, hitanoa praktikatzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran, Hauspoa Kultur Elkarteak eta herriko Euskara Batzordeak eragile gehiagoren laguntzarekin. Hilabeteko lehen astean hasi ziren eta ordu eta erdiko lau saio egin dituzte. «Harrera ona izan du, uste genuena baino handiagoa», adierazi du Lierni Arozena Euskara Batzordeko kideak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!